XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Igande batean zerua laino beltzez estali zen, eta zuhaitzak zoroki mugitzen hasi ziren, haizeak adar sendoen azpietan kili-kiliak egingo balizkie bezala.

Hirugarren trumoiaz, zetorren ekaitzaren beldurrez, auzokideak euren etxeetan izkutatu ziren.

Baina ez zen ezer gertatu.

Bake andrearen etxean ezik ez zen tantarik erori, honi bai kafea isuri zitzaion.

Haizeak, putz egiteaz eta paperak eta hautsa harat-honat eramateaz aspertuta, kaleetatik jendea zebilen beste herri batera joatea erabaki zuen, neskeei gonak aideratzeko eta agureei kapelak botatzeko, hau baita gehien gustatzen zaiona.